Hegoalde10

ZER ESKAINTZEN DIZUGU GURE DENDAN?

Edari eta ardo, harategi, txarkuteria, fruta eta barazki, ogi eta opil, gozoki eta abarrekin hasiko gara. Eta hori guztia gure langile atsegin eta adeitsuekin lagundurik: Joxe Yosley, Alex, Esme, Itziar, Agurtzane, Gemma, Jexus, Maikel, Lukas, Jose, Dani eta Florentina.   

Zain izango gaituzue Lukas Ardotegian. 🙂

Lukas Ardotegia - Ardo eta edariak

 

Lukas Ardotegia – Ardo eta edariak

Eguneroko ardoetatik hasi eta une berezietan gozatzen direnetaraino, Lukas Ardotegian ardo eta edari aukera zabala eskaintzen dizugu. Sektoreko upeltegi garrantzitsuenekin zuzeneko harremana dugunez, prezio ezin hobetak eskain diezazkizugu. 

Gure dendan beti izango dituzu ardo eta edari eskaintzak!

Gure albiste buletina eta blogaren bidez eskaintza horiei buruzko informazioa jaso ahal izango duzu. 

Une berezietarako aurrekontu bereziak!

Ekitaldi berezi horretarako ardoa, cava, xanpaina… aholkatzen dizugu; adibidez: ezkontza, zilarrezko ezteiak, urrezko ezteiak edo gozagu nahi duzun beste edozein une berezi. Horretarako, aurrekontu eta baldintza bereziak eskaintzen dizkizugu. 

 

Lukas Ardotegia - Harategia

 

Lukas Ardotegia – Harategia

Joxeren eskutik harategi bikaina dugu Lukas Ardotegian. Oso gaztetatik harategi desberdinetan ikasitako esperientziari esker, Joxe harakin aditu bihurtu da. Haragi zein gutizietan aholkuak emateko beti prest;) Gure harategian egindako txahal eta oilasko hanburgesa zoragarriak azpimarratzekoak dira. Aipatzekoak dira, hababer, bertako lankideek arreta handiz prestatutako mairu-pintxoak, estimazio handia baitute gure bezeroen artean. Larunbatetan oilaskoak, ukondoak, txerri-saiheskiak… erretzeko prestatzen dugu labea. Enkarguak jasotzen ditugu.

943 13 22 53

 

Lukas Ardotegia - Txarkuteria

 

Lukas Ardotegia – Txarkuteria

 

Gure Txarkuterian:
  • Hasi bodegako urdaiazpikotik eta ezkur-urdaiazpiko iberiko batetaraino, solomoak, txorizoak eta txaltxitxoi iberkoak,…
  • Idiazabal gazta, Roncal, Mantxako gazta… (Aizpea, Premietxeberri, Agerre Buru…) , ahuntz-gazta onduak, ketuak, freskoak…
  • Plater prestatuak: kroketak, krepeak, jakoboak, atun-enpanada, porru-entsalada, abakando-entxalada, albondigak, piper beteak, bakailaoa saltsan…
  • Ogitartekoak: aukeratu gure ogietako bat, ireki eta nahi duzuna jarriko dizugu. Une batean, zure ogitartekoa egina dago!
  • Hamaiketako, bazkari edo afari berezi horretarako bandejatan urdaiazpiko, gazta… zatiturik jarriko dizugu

 

Lukas Ardotegia - Barazki eta frutak

 

Lukas Ardotegia – Barazki eta frutak

Gure dendan, merkatutik ekarritako frutak eta barazkiak prezio eta kalitate bikainean eros ditzakezu. Inguruko baserrietako barazkiak eta sasoiko frutak ere badituzu. Lurdesen letxuga ederrak, Maiteren kiwi zoragarriak, Joxe Marik ekartzen dizkigun porru eta zerba bikainak, eta beste produktu batzuk, hala nola pikuak, aranak, sagarrak… Kordobako laranja zoragarria ere erosi ahal izango duzu gure etxean.

Enkarguak jasotzen ditugu

 

Lukas Ardotegia - Ogia eta opilak

 

Lukas Ardotegia – Ogia eta opilak

Ogi-sorta zoragarria dugu. Gure dendan labean egiten ditugu. Aurrez deitu eta enkargatu dezakezu. 

Ogiak:
  • Barra ertaina, bagetina, egur-ogia, mendiko, mendiko vital ogia, errota, alemana, ogi integrala, arto-ogia, sopakoak…
  • Futa eta intxaur ogia, zekale-ogia limoiarekin, zekale-ogia intxaurrekin (Frantziako ogiak ama masarekin)
Opilak:
  • Joseba Argiñanoren palmerak, kruasana normal eta zerealdunak, nutelladun kruasanak,…

 

Lukas Ardotegia - Gutiziak

 

Lukas Ardotegia – Gutiziak ♥

Dastatu eta bizitzeko gutizi asko daude gure etxean!

GOZOAK
  • Hernaniko OA etxeko pastak eta palmeritak. Zer esan dezakegu pastei eta plameritei buruz? Mmmm! gozo gozoak ez, hurrengoa! 😛
  • Joseba Argiñanoren pastak, marmeladak, txokolateak…
  • Moscovitak
KONTSERBAK
  • Nardin, Oliveri, Salanort eta antzeko etxeetako produktuak: antxoak, mendrezka, olagarroa…
  • Rosara etxeko kontserbat eta plater prestatuak: pikillo piper konfitatuak, zainzuriak, alkatxofak abakandoz beteak…
  • La Catedral, Cojonudos, Navarrico… etxeetako kontserbak. 
ESNEKIAK
  • Pastoret etxeko jogurtak: marrubizkoa, mangoa, jogurt grekoa…
  • Ermita etxeko gutiziak: limoi-moussea, kafe-flana, arrozesnea, natillak…

 

Estos productos y más…

 

Pin It on Pinterest

Pribatutasunaren ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.