Hegoalde10

ZER TOPATUKO DUZU GURE DENDAN?

 

Gure ardo eta edari eskaintza oparoaz gain, harategia eta urdaitegia, fruta eta barazkiak, ogia eta opiltxoak, gutizi askotarikoak… eta hori guztia  bertako langileen adeitasun eta begirunez: Joxe, Abdoulaye, Yosley, Esmeralda, Itziar, Agurtzane, Gemma, Jexus, Maikel, Lukas, Jose, Dani eta Florentina.

 

Zuen zain,  Lukas Ardotegiko langileak. 🙂

 

Lukas Ardotegia - Ardoak eta Edariak

Lukas Ardotegia – Ardo eta Edariak

 

Egunerorako eta momentu berezietarako ardo eta edari aukera oparoa aurkezten dizugu Lukas Ardotegian. Zuzenean aparteko bodegekin gabiltza lanean, bezeroei ardoak prezio ezin hobean eskaintzeko.

Gure dendan beti izango dituzu eskaintzak!

Gure buletinean eta webguneko blogean eskaintza hauei buruzko informazioa topatuko duzu.

Momentu Berezietarako aurrekontu bereziak!

Ardoa, Cava, Xanpaina… aukeratzean aholku emango dizugu. Ezkontza, zilarrezko eztei, urrezko eztei edota ekitaldi berezietarako baldintza ezin hobeak eskaintzen dizkizugu.

 

 

 

Lukas Ardotegia - Harategia

Lukas Ardotegia – Harategia

 

Joxeren gidaritzapean, harategi paregabea dugu Lukas Ardotegian. Gure adituak aholku bikainak emango dizkizu haragi nahiz gutizi kontuetan. 😉

Aipagarriak dira bertako haragiarekin egindako txahal eta oilasko hanburgesak, eta estimazio handia dute Abdoulayek prestatutako burruntzi-pintxoek.

Ostiral eta larunbatetan labea martxan jarri eta oilasko erreak egiten ditugu. Baina baita txerri-ukondoak, txerri-saiheskiak eta abar ere. Enkarguak jasotzen ditugu.

 

943 13 22 53

 

 

Lukas Ardotegia - Urdaitegia

Lukas Ardotegia – Urdaitegia

 

Gure urdaitegian:
  • Urdaiazpikoak: bodegakotik iberikora, aukera handia; gainera, solomo, txorizo, saltxitxoi iberikoak eta abar…
  • Ardi nahiz ahuntz gaztak: Idiazabalgo, Erronkariko, Mantxakoak… Onduak, ketuak, freskoak…
  • Jaki prestatuak: kroketak, krepeak, jakobotxoak, atunezko enpanada, porru entsalada, abakando entsalada, haragi-bolak, piper beteak, bakailaoa saltsan…
  • Bokatak: aukeratu bertako ogia, ebaki eta zeuk nahi duzunarekin beteko dugu. Horra bokata prest!
  • Hamaiketako, bazkari edo afari berezi horretarako erretiluak prestatzen ditugu urdaiazpiko, gazta eta askotariko produktuekin.

 

 

Lukas Ardotegia - Fruta eta Barazkiak

Lukas Ardotegia – Fruta eta Barazkiak

Merkatutik ekarritako fruta eta barazkirik ederrenak dituzu Lukas Ardotegian, prezio ezin hobean. Garaian garaikoak, bertako baserritarren produktuak ere gurean dituzu: Lurdesen letxuga ikusgarriak, Maiteren kiwi mundialak, Joxe Marik ekarritako porru eta azelga bikainak, pikuak, bertako babarrun beltza, aranak, sagarrak… Cordobesa laranja zoragarriak ere gure etxean erosteko aukera izango duzu.

Enkarguak jasotzen ditugu.

 

 

Lukas Ardotegia - Ogia eta Opiltxoak

Lukas Ardotegia – Ogia eta Opilak

 

Ogitan, aukera paregabea duzu. Dendako labean erretzen ditugu. Aldez aurretik deitu, enkargatu ogia eta, behar duzunerako, prest izango duzu.

Ogia:
  • Ogi ertaina, bagetina, egur-labeko ogia, mendikoa, mendiko bitala, errota, alemana, manantiala, ogi integrala, arto-ogia, zopakoak.
  • Fruta- eta intxaur-ogia, zekale-ogia limoiarekin, zekale-ogia intxaurrekin (masa amarekin egindako ogi frantsesak).
Opilak:
  • Gurinezko croissantak, txokolatedunak edo gabeak (croissant frantsesak)

 

 

Lukas Ardotegia - Gutiziak

Lukas Ardotegia – Gutiziak ♥

 

Gure etxean gutizi askotarikoak daude dastatu, gozatu eta bizitzeko!

GOZOAK
  • Hernaniko OA etxeko pastak eta palmeratxoak. Zer esango dugu pastelei eta palmeratxoei buruz? Ummmmm! Goxo-goxoak ez, hurrengoa!
  • Joseba Argiñanoren opilak, pastak, txokolateak, mermeladak…
  • Moscovitak
KONTSERBAK
  • Nardin, Oliver, Salanort … etxeko produktuak : antxoak, mendreska, olagarroa…
  • Rosara etxeko kontserba eta jaki prestatuak: pikillo-piper melatuak, zainzuriak, abakandoz betetako orburuak…
  • La Catedral, Emperatriz, Navarrico… etxeko kontserbak.
ESNEKIAK
  • Pastoret etxeko jogurtak: marrubizkoak, mangozkoak, greziar jogurta…
  • La Ermita etxeko gutiziak: limoizko moussa, kafezko flanak, arroz-esnea, natillak…

 

 

Produktu hauek eta gehiago…

 

Pin It on Pinterest