Hacienda López de Haro upategia 2003an sortu zen eta 2004tik aurrera, Ribera del Dueron (Bardos), Nafarroan (Aroa) eta Ribera del Queiles-en (“Garnachas” proiektua) mahastiak esploratzen hasi ziren. 2006an, berriz, upategia eraiki zuten San Vicente de la Sonsierran. Ondoren Toro-ko (Matsu) lurretara jo zuten eta gerora, Atlantis bilduma sortu zuten, Errioxako Erreserba Handien bilduma, Francesc Ricart ardo apartsua edo Classica bezalako ardoekin.

Duela ia hogei urte hasi zuten abentura horrek ez die erritmoa jaitsi, sormenari eta ardoak esploratu eta sortzeko duten gogoari esker. Horregatik, gaur egun 300 hektarea mahasti propio baino gehiago dituzte, eta 38 mota lantzen dituzte; horien bidez, 35 ardo baino gehiago eginez.

Hortaz, ardo hauetara gehiago gerturatzeko asmoz, hemendik aurrera, gure dendan horietako bost ardo edukiko dituzu zure eskura.

LOPEZ DE HARO ondua

Tempranillo, Garnacha eta Graciano. 18 hilabete haritz frantseseko eta amerikarreko upeletan.
Ahosabaian atsegina eta dotorea da, eta sentsazio freskoak ditu ibilbide osoan.

EL PICARO

%100 Toro-ko tinta. Ardoaren bostenak hiru hilabete irauten du haritz frantsesezko upeletan.
Ahosabaian indartsua eta bizia, gainera, sarrera atsegina du, ardo gozoa baita.

EL RECIO

%100 Toro-ko tinta. 14 hilabete, haritz frantsesezko upeletan.
Ahosabaian oso orekatua eta konplexutasunez betea, sarrera atsegina.

ROMÁNTICA

“Tinta del Pais”. 14 hilabete, haritz frantses eta Ekialdeko Europaren erabilera anitzeko upeletan.
Ahosabaian aldi berean konplexua eta atsegina da.

LARROSA

Garnatxa. Ekoizpen txikiko nekazaritza ekologikoko mahastiak.

Ahosabaian, gozoa eta garratza, nota leunekin.

Erosi ardo bikain hauek gure online dendan

Pin It on Pinterest