gabonetako katalogoa 2026

Aurten ere prest dugu Gabonetako katalogoa. Zuretzat egina, oparitzeko pentsatua: gure otar bakoitza dendan prestatzen dugu eskuz, banan-banan, gertuko ekoizleen zaporeekin eta ardo paregabeekin osatuta.

Zer aurkituko duzu katalogoan?

  • 10 otar, Pagoeta otarraren 45,35 €-tik Mollarri otarraren 170,64 €-ra (BEZ gabe).
  • Berritasunak: Pagoeta otarra, Torreoia alkolik gabe eta Arabako hirukotea ardo lotea.
  • 14 ardo lote, 22,49 €-tik 173,31 €-ra.
  • Bi txakoli lote (Txakoli lotea eta Txakolidun Euskal Gourmet lotea), egurrezko edo kartoizko kutxetan, 52,49 €-tik aurrera. Txakolina zuk aukeratzen duzu: Katxina, Arri Rezabal, Txomin Etxaniz, Ameztoi Primus edo K5 + Kilima.

Zure gustura

Hau gure aukeraketa da, baina zuk zeurea egin dezakezu: ardoa aldatu, zure gustuko produktu bat gehitu edo hutsetik berri bat sortu. Esaiguzu zein aurrekontu duzun eta zein produktu nahi dituzun, eta guk prestatuko dizugu.

Nola jaso dezakezu zure oparia?

  • Dendan: Hegoalde 10, Zarautz. Abenduaren 4 inguruan, prestatutako otarrak dendan egongo dira.
  • Etxera: gure banatzaileek Zarautzen, Zumaian, Getarian, Orion, Zestoan, Azpeitian eta Donostian entregatzen dute. Beste herriren batean nahi duzu? Galdetu!
  • Bidalita: egurrezko kutxetako loteak Penintsula osora bidal ditzakegu. Gipuzkoatik kanpo ezin ditugu otarrak bidali, baina bere produktuak bidalketarako kutxa batean sar ditzakegu, ondo babestuta (prezioa aldatuko da).

Nola eskatu?

Idatzi iezaguzu online@lukasardotegia.eus helbidera. Aurrekontu bat bidaliko dizugu eta, onartzen duzunean, faktura transferentzia bidez ordaintzeko. Ordainketa jasotzen dugunean, zure oparia prestatzen hasten gara (7-10 egun).

Ordaintzeko azken datak:

  • Correosen bidez bidaltzeko: azaroaren 30a.
  • Dendan jasotzeko edo gure banatzaileekin eramateko: abenduaren 11.

Opari bakoitza eskuz prestatzen dugu, eta horregatik hobe da lehenbailehen eskatzea. Zorionak!

Pin It on Pinterest

Pribatutasunaren ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.