Gaur, bideo txiki honen bitartez Lukas Ardotegiko ateak pixka bat gehiago irekitzen dizkizuegu. Urola Kosta eskualdekoak zareten askok ezagutuko gaituzue, hala ere, ziur gaude zerbait berria topatuko duzuela. Lehendik ezagutzen ez gaituzuenok berriz, gure aurkezpen txiki bat aurkituko duzue. Bertan, Jesus Agoues, Lukas Ardotegiko administratzaileak, gure ibilbideari buruz hitz egingo dizue.

Lukas Ardotegian, 37 urte baino gehiago daramatzagu kalitatezko ardoekin lanean. Urte guzti horiek esperientzia eman digute baina, ez gara horrekin bakarrik geratu, formakuntza ezberdinak egin ditugu, zuei zerbitzurik onena eskaintzeko. Gure eskaintza zabalduz joan da, geroz eta bodega gehiagorekin lan eginez. Gainera, bodega horiekin dugun harremana estua izaten da askotan. Horren adibide duzue, Josep Torres Sibill-i Bertha Cavaren jabeari, eginiko elkarrizketa.

Orain dela gutxi arte, gure enpresak hiru zutabe zituen: denda, ardotegia eta banaketa zerbitzua.

Denda Zarautzko Hegoalde kalean dugu kokaturik. Bertan, edari eskaintza zabala izateaz gain, elikagaien eskaintza ere badugu. Ardoen kasuan bezala, elikagaietan ere kalitatea da gure hizpide eta barazki eta fruituen kasuan gertutasuna. Inguruko baserritarrekin egiten dugu lan ahalik eta produktu freskoena eskaintzeko.

Ipar kalean berriz, ardotegi bat aurki dezakezu, botilak erosteaz gain, hauek dastatu eta bertako pintxo goxoez lagundu ditzakezu. Hori guztia artearekin lotzen dugu, kultura eta ardoa uztartuz. Inguruko artista ezberdinei gure ateak zabaltzen dizkiegu, bertan beraien erakusketak jarriz.

Azkenengo zutabea Abendaño kaleko biltegia dugu, ostalaritzara banaketa egiteko gure funtsa. Urola kosta osatzen duten herrietara eta Goierri inguruko ostalariei banatzen diegu.

Beti gaude berritu nahian eta 2020. urtea zaila izan arren, aurrera jarraitu dugu. Horregatik zutabe berri bat gehitu diogu gure proiektuari: Online denda. Gure jatorria den Gipuzkoatik haratako iristeko.

Pin It on Pinterest