LABETXU

 

ERAKUSKETA

Lukas Ardotegia. Ipar kalea 3. Zarautz // 2022ko ekainak 17tik uztailak 20ra.

Naturak dakarzkigun artelan zoragarriak Isabel Agirretxe argazkilariaren eskutik.

LABETXU

 

Lur gogor eta itxaso bortitz baten artean, Jaizkibel mendia kokatzen da. Bere barruan, ondo gordeta, Labetxu dago.

Margolan baten tankerako parajeak aurkitzen ditugu bertan.

Ikusitakoarekin txundituta, Aristotelesen pentsamendu bat gogoratu nuen: “Arteak natura irudikatzen du”.

Lagin bat ekartzen dizuet erakusketa honekin. (Isabel Agirretxe).

 

 

 

 

 

 

Pin It on Pinterest