Oinarriak
1.- Lukas Zarautzen 40. urteurreneko zozketa
40. urteurrena dela eta, Lukas Zarautzek (Lukas Ardotegia S.L.), bere bezeroen artean zozketa bat jarri du martxan.
2. Saria
Saria Lukas Zarautzen produktu ezberdinez osatutako saski bat da. Hau da zerrenda osoa:
- Pago de Carraovejas (Ribera del Duero) ardo beltza
- Rezabal Vermuta
- Remelluri, Errioxako Erreserba, 2015
- Amaren Arabako Errioxa (Barrel Fermented)
- Regina Rezabal Basque Dry Gin
- Moët Impérial (Limited Edition Moët & Chandon)
- La Catedral de Navarra zainzuri zuri estra (2 unitate)
- Errezil Ibarbi sagar-gozokia
- Foie gras de canard entier Agerria
- Joseba Arguiñano baso fruitu marmelada estra (Zarauzko JA)
- Lodosako pikilloko piper osoak, Conservas Artesas Rosara (2 ale)
- Zubelzu Ibarrako piperminak
- Nardín antxoa-xerrak oliba-oliotan
- Ttantta ongailu gazi-gozoa
- Lukan txangurroz betetako piperrak
- Nardín hegaluzea oliba-oliotan
- Moncayoko lore-eztia 111.44
- Agerre-Buru Idiazabal gazta
- Gurin-pastak, Joseba Arguiñano (Zarauzko JA)
- Montaraz iberikoen aukera (2 unitate)
- Ekeiza Etxea tolosako teilak eta zigarrotxoak
- Hamlet txokolate belgikarrak
- Cambados kontserba galiziako itsasadarretako muskuiluak
- Cambados kontserba galiziako itsasadarretako berberetxoak
- Marea Gourmet sardina ketuak oliba-oliotan
- Conservas Artesas Rosara arburuak itsaskiz beteak
- Agerria confit de canard (2 izter)
- Tancat Artanako arroza
- Catànies original almendra karamelatua pralinez estalia
Saria emateko momentuan produkturen baten stockarekin arazoren bat egongo balitz, balio berdina edo handiagoa duen antzeko produktu bategatik aldatuko da.
3. Nola hartu parte
Zozketan parte hartzeko adinez nagusia izan behar da, Lukas Zarautzen dendan erosketa bat egin eta harremanetarako helbide elektroniko bat eman behar da. Helbide elektroniko bakoitzak zozketan parte-hartze bakarra bermatzen du.
4. Kanpainaren aldia
Promozio hontan 2023ko abuztuaren 7tik irailaren 29ra ahalko da parte hartu.
5. Zozketa
Zozketa 2023ko irailaren 30ean egingo da.
6. Sariaren jakinarazpena
Sariaren irabazleari parte-hartzeko eman zuen helbide elektronikoan jakinaraziko zaio. Saria ezin da eman gabe utzi. Kontaktu-datuen bidez pertsona ezin bada aurkitu, mekanika berdina duen zozketa berri bat egingo da.
7. Datu pertsonalak
Kanpaina hontan jasotako datu pertsonalak parte-hartzea bermatzeko balioko dute. Aldi berean, zozketan parte-hartzean, Lukas Zarautzek bidali ditzazken informazio komertzialak jasotzea onartzen da. Datu pertsonal hauek ez dira, inolaz ere, hirugarrengo batekin elkarbanatuko.
8. Saria ematea
Pertsona zarautztarra bada, saria Lukas Zarautzen dendan emango da.
Pertsona Zarautztik kanpo bizi bada, postaz bidaliko zaio.
9. Parte hartzeko, beharrezkoa da Lukas Zarautzen oinarriak eta pribatutasun politika onartzea
Pribatutasun politika hemen kontsulta dezakezu.