Moi Ruiz de Azua
ET
ESPRESIO TRANSITORIOAK
Lukas Ardotegia. Ipar kalea 3. Zarautz // 2019 – Uztaila
Moi Ruiz de Azua
Moi Ruiz de Azuaren eskutik “Espresio Transitorioak” proiektua ikusgai duzue gure ipar 3 kaleko ardotegian.
“Espresio Transitorioak” espazio publikoari egindako begira da, adierazpen askatasunerako lekua bezala, bidai batera gonbidatzen duena paisaia aipagarrienetatik haratago. Zer ikusi handiago dauka lurraldeen memoriarekin lotutako aurkikuntza batekin, urratsen arkeologia mota bat, une jakin bateko argazkiarekin harritzen saiatzen dena, leku jakin batek berezkoa duen barne-barneko emozioa.
Berau egitura fotografiko bat da inpresioek markatuta memoriaren funtzionamenduaren modu berean: inpresio sentikorrak, irudiak, koloreak, bibrazioak, pultsazioak. Gonbidapen bat memoria eta ahanzturaren denboran bidaiatzera. Argazkietan ikus daitezke horma-irudiak, idatziak, bata bestearen gainean irristatzen diren objektuak, elkarri erantzuten eta kontraesanetan daudenak etengabeko solasaldian.
Desagertzera doazen udazkeneko hostoak, albitzezko mamuak lanbroan, gure memorian iltzatutako beste istant batzuen oihartzunak, une iragankor baten irudiak bezala, argazkiak berreskuratzen dituenak eta proiektu honek eskaintzen dizkigunak, ez ironiarik gabe, gure memoriaren hormetan marraztuta aztarna eta urratsen zirrikituetatik barna bidaiarazten gaituenak.
Moi Ruiz de Azua
0 Iruzkinak