Uxue del rio – @uxuedelriodesign

Lukas Ardotegian , Ipar kalea 3  Zarautz || 2021 – Abuztuak 30 – Irailak 30 bitartean

Natura, uda amaigabea eta bizipoza!

Uxue del Rio, @uxuedelriodesign eskutik erakusketa berria duzue ikusgai gure Ipar 3 kaleko ardotegian. Erakusketa Irailaren 30 arte izango da gurean.
Zatoz eta gozatu natura, uda amaigabea eta bizipozaren adierazle diren ilustrazio zoragarri hauek.

 

Natura, uda amaigabea eta bizipoza dira ilustrazio hauek garatzeko inspirazio iturri.
Eguneroko bizitzako bizkortasunetik, estresetik eta etengabeko ekoizpenetik ihes egiteko gonbidapena. Gelditzeko, gauza txikietan erreparatzeko eta bizitzaz gozatzeko proposamen pertsonala. Agerikoa dirudien arren, askotan ahaztu egiten zaigu.
Maitasun handiz egindako ilustrazio hauetaz gozatzea espero det.
Besarkada bat,
uxue

 

 

@uxuedelriodesign

Pin It on Pinterest