Txakoli lote Gourmet

Gabonetan topa egiteko, benetako euskal zaporeak. Gure txakoli loteek ospe handiko txakolinak eta mimoz aukeratutako artisau produktuak batzen dituzte, eta eskuz prestatzen ditugu, banan-banan.

Bi lote, zuk aukeratutako txakolinarekin

  • Txakoli lotea: Kantauriko hegaluzea Mollarri (430 g), Kantauriko antxoa Mollarri (210 g), Zabala Gaztak ardi gazta erdia eta bi botila txakoli. 52,49 €-tik 79,37 €-ra (BEZ gabe).
  • Txakolidun Euskal Gourmet lotea: aurreko loteko produktu guztiak, eta gainera Rafa Gorrotxategiren Xaxuak (180 g) eta almendra eta steviadun txokolate turroia (250 g). 76,49 €-tik 103,37 €-ra (BEZ gabe).

Aukeratu zure txakolina

Bost txakoliren artean aukeratu dezakezu: Katxina, Arri Rezabal, Txomin Etxaniz, Ameztoi Primus edo K5 + Kilima. Prezioa aukeratutako txakolinaren eta kutxaren (egurra edo kartoia) araberakoa da. Txakoli bakoitzaren eskuragarritasuna galdetu.

Egurrezko kutxa edo kartoizkoa?

  • Egurrezko kutxa: Penintsula osora bidal dezakegu. Opari ona urrutiko familiarentzat edo lagunentzat. Bidalketaren prezioa pisuaren araberakoa da: eskatu aurrekontua.
  • Kartoizko kutxa: dendan jaso dezakezu edo etxera eramaten dizugu (Zarautzen, Zumaian, Getarian, Orion, Zestoan, Azpeitian eta Donostian).

Pertsonalizatu daiteke

Lote guztiak eskuz prestatzen dira eta pertsonalizatu daitezke: produktu bat aldatu, bat gehitu edo zure aurrekontura egokitu. Egurrezko kutxan sartzen diren produktuekin bidal ditzakegu; galdetu, aholkatuko dizugu.

Nola eskatu?

Idatzi iezaguzu online@lukasardotegia.eus helbidera. Aurrekontu bat bidaliko dizugu eta, onartzen duzunean, faktura transferentzia bidez ordaintzeko. Ordainketa jasotzen dugunean, zure oparia prestatzen hasten gara (7-10 egun).

Ordaintzeko azken datak:

  • Correosen bidez bidaltzeko: azaroaren 30a.
  • Dendan jasotzeko edo gure banatzaileekin eramateko: abenduaren 11.

Pin It on Pinterest

Pribatutasunaren ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.