Gabonetan topa egiteko, benetako euskal zaporeak. Gure txakoli loteek ospe handiko txakolinak eta mimoz aukeratutako artisau produktuak batzen dituzte, eta eskuz prestatzen ditugu, banan-banan.
Bi lote, zuk aukeratutako txakolinarekin
- Txakoli lotea: Kantauriko hegaluzea Mollarri (430 g), Kantauriko antxoa Mollarri (210 g), Zabala Gaztak ardi gazta erdia eta bi botila txakoli. 52,49 €-tik 79,37 €-ra (BEZ gabe).
- Txakolidun Euskal Gourmet lotea: aurreko loteko produktu guztiak, eta gainera Rafa Gorrotxategiren Xaxuak (180 g) eta almendra eta steviadun txokolate turroia (250 g). 76,49 €-tik 103,37 €-ra (BEZ gabe).
Aukeratu zure txakolina
Bost txakoliren artean aukeratu dezakezu: Katxina, Arri Rezabal, Txomin Etxaniz, Ameztoi Primus edo K5 + Kilima. Prezioa aukeratutako txakolinaren eta kutxaren (egurra edo kartoia) araberakoa da. Txakoli bakoitzaren eskuragarritasuna galdetu.
Egurrezko kutxa edo kartoizkoa?
- Egurrezko kutxa: Penintsula osora bidal dezakegu. Opari ona urrutiko familiarentzat edo lagunentzat. Bidalketaren prezioa pisuaren araberakoa da: eskatu aurrekontua.
- Kartoizko kutxa: dendan jaso dezakezu edo etxera eramaten dizugu (Zarautzen, Zumaian, Getarian, Orion, Zestoan, Azpeitian eta Donostian).
Pertsonalizatu daiteke
Lote guztiak eskuz prestatzen dira eta pertsonalizatu daitezke: produktu bat aldatu, bat gehitu edo zure aurrekontura egokitu. Egurrezko kutxan sartzen diren produktuekin bidal ditzakegu; galdetu, aholkatuko dizugu.
Nola eskatu?
Idatzi iezaguzu online@lukasardotegia.eus helbidera. Aurrekontu bat bidaliko dizugu eta, onartzen duzunean, faktura transferentzia bidez ordaintzeko. Ordainketa jasotzen dugunean, zure oparia prestatzen hasten gara (7-10 egun).
Ordaintzeko azken datak:
- Correosen bidez bidaltzeko: azaroaren 30a.
- Dendan jasotzeko edo gure banatzaileekin eramateko: abenduaren 11.